La mayor asociación de personas mayores de Bizkaia|Bizkaiko adinekoen elkarte handiena

Nortasun zeinuak

Hartu-emanak Bilbon hasi zen 2002ko urriko hilabetean, proiektu berritzaile izateko ametsarekin.

Gizarte-garapenean eragile direla uste duten belaunaldi berriko adineko emakume eta gizonek bultzatutako ekimena da, gizarte parte-hartzaileago, demokratikoago eta solidarioago bat sustatzeko helburuarekin.

Proiektu hau osatzen dugun pertsonok nahi dugu eta horretan egiten dugu lan: adinekoek gizartean presentzia aktiboagoa izan dezagun. Izan ere, gure bizitza osoan zehar eraikitako jakintza ugari eta aberatsak baliatu nahi ditugu, gure potentzialarekin eta bizipen esperientziarekin batera.

Laburbilduz, gizarteari eta administrazio publikoei erakutsi nahi diegu adinekoek kapital humano eta sozial handia daukagula, eta ez dugula nahi alferrik galtzea.

Horregatik defendatzen eta lantzen ditugu arlo hauek:

  • Etengabeko ikaskuntza, Europako esparruan definitutako kontzeptuari jarraikiz:
    “Etengabeko ikaskuntza bizitzan zehar egiten den edozein ikaskuntza-jarduera da, norberaren ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak hobetzeko helburuarekin, ikuspegi pertsonal, zibil eta sozialetik.” Ulertzen dugulako ezagutzarik gabe —ezta gaur egungo errealitatea eta gizartea ezagutzen ez baditugu, eguneratuta egon gabe— ezinezkoa dela gure errealitatea eraldatzeko ekintzak antolatzea.
  • Gizarte-parte hartze aktiboa, beste elkarte eta administrazio publikoekin lotuta, gizartearen balioen hobekuntzan eta helburu berrien lorpenean eragiteko.
  • Belaunaldien arteko harremanak, adinekoak ez baikara, eta ezin baikara izan, gizarte osoaren parte segregatua. Hartu-emanak belaunaldi arteko ikuspegia du: alde batetik, gure belaunaldiak bizi izan duen historia gazteenei transmititu nahi die (gizarte, kultura, politika, ekonomia arloetan…), eta, bestetik, eztabaidetan, kongresuetan, mintegietan eta ekintza zehatzetan parte hartu nahi dugu, belaunaldi desberdinak integratuko dituzten sare sozialak ehuntzeko eta kohesio sozialerako bideak eraikitzeko.

Bestalde, BIZITZA BETEA garatzeko bultzada da gure helburua: zahartzaro aktiboaren ikuspegia osatu eta osorik hartuz, bizitza osoan zehar garapen pertsonal jarraituaren kontzeptu berri bat sustatuz. Bizitzan lantzen aritu garen dimentsioak garatzen jarraitzea eta oraindik esploratu gabe egon daitezkeen beste batzuk deskubritzea ere helburu dugu.
Beraz, hazkunde pertsonala eta garapen soziala lortu nahi dugu, gizartearentzako onuragarriak diren ekimenetan parte hartuz eta konprometituz, adinekoen kolektiboaren eta gizarte osoaren ongizatea hobetzeko.

Hau da gure elkarte-bizitzaren koordenada nagusia, eta horrela bizitzen dugu “ADINEKO-ADULTU” etapa.

Ikus Actividades y líneas de acción  dokumentua.

Orrialde honetako informazioa beste pertsona bati bidali: