La mayor asociación de personas mayores de Bizkaia|Bizkaiko adinekoen elkarte handiena

Ekintzak

JARDUERA KULTURALAK

  •  KULTUR GELA: Astero ematen diren HITZALDIAK, askotariko gaiak modu dibulgatiboan jorratzen dituztenak. Jarduera hau urtarriletik ekainera eta urritik abendura egiten da, astelehenetan, arratsaldeko 17:30etik 19:30era BBK-Guneetako Areto Nagusian.
    Portugaleten ere hitzaldi batzuk antolatzen dira.
  • BISITA KULTURALAK: Bizkaiko lurralde osoan eta/edo inguruko herrialdeetan herriak eta museoak bisitatzen dira, gida batekin.
  • KULTUR IRTEERAK : Ondare historiko-kulturala ezagutzeko herri desberdinetara egiten diren bisita gidatuak.
  • OPERA: ABAOrekin lankidetzan, opera ikuskizunetarako sarrera merkeak, entseguetara bisitak eta eszenatoki atzean dagoen mundua ezagutzeko aukera eskaintzen da.
  • LITERATUR SOLASALDIAK: Hilero liburu berbera irakurri eta komentatzen duten pertsona talde txikiak.
  • TEATRO: Gure kolektiboari zuzendutako antzerki emanaldien dibulgazioa bultzatzen da, eta urtero Adinekoen Antzerki Talde batekin antzezlan bat programatzen da.

GARAPEN FISIKORAKO ETA HARREMANETARAKO JARDUERAK

  • XENDA IBILBIDEA: Urteko hilabete guztietan, hamabostean behin, inguruko natur eremuetan egiten diren ibilaldiak.

BELAUNALDIEN ARTEKO JARDUERAK

jarduera hauek hainbat esparrutan garatzen dira:

  • Euskal Herriko Unibertsitatea:
    1. BELAUNALDI ARTEKO ELKARRIZKETA: Unibertsitateko ikasleekin Bilboko egoitzan.
    2. BELAUNALDI ARTEKO TOPAKETA: Leioako (EHU/UPV) Campuseko goizeko jardunaldian ikasleekin gaurkotasuneko gai baten inguruan eztabaidatuz.
  • Portugaleteko Belaunaldien arteko Udal taldearekin:
    1. BELAUNALDI ARTEKO FILM PROIEKTUA: 15/16 urteko ikasleekin eta Portugaleteko Gizarte Zentroetako eta EPAko adinekoekin.
    2. DEZTAIBAIDA: 25 urtetik gorako gazteekin.
    3. BIDEO LABURREN LEHIAKETA: Portugaleteko ikastetxeetako ikasleekin eta 60 urtetik gorako adinekoekin.
  • ”Barakaldo Intergen” Programan:
    1. BARAKALDO ATZO: Adinekoek bizi izandako historia institutuko ikasleei helaraztea.
  •  Bizkaiko Foru Aldundiarekin
    1.  BIZKAIKO ADINEKOEN KONTSEILUA
    2. NAGUSI INTELIGENCE CENTER (Urdulizen)
  • Bilboko Udalarekin:
    1. BILBAO EKINTZA
    2. SILVER LAB
  • Don Bosco Gizarte Gelarekin
    1. José María Portell Literatur Lehiaketa” adin guztietarako, lankidetzan.
  • Beste hainbat elkarte, erakunde edo instituzioekin lankidetzan, eskatzen digutenean (Elikagai Bankua, eta abar).


BERDINTASUNAREN ALDEKO JARDUERAK

Emakumeen ahalduntze tailerrak:

  • “Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasuna: Eskubideen kontua”
  • “Indarkeriaren ordena desmuntatzen”

Maskulinitate berri baterako tailerrak:

  • “Maskulinitate Berriak? Gizonaren rola berdintasunaren bila, erronkak eta proposamenak”

Emakume adinduentzako tailerrak:

  • “Adineko emakumeok badugu ahotsa”
  • “Elkarrekin ahalduntzen diren emakume beteranoak”


TEKNOLOGIA BERRIEN IKASKUNTZA

Helburua: “Arrakala digitaletik” “Lagunkortasun digitalera” igarotzea, hainbat funtzio eta aplikazio erabiltzen ikasiz.

  • Ordenagailua erabiltzeko tailerrak
  • Mugikorra erabiltzeko tailerrak
Orrialde honetako informazioa beste pertsona bati bidali: