Iraileko bigarren irteera hilaren 25ean izan zen, Urdabai ingurutik ibilaldi bat eginez.
Mundakara iristean, 40 bat lagunek osatutako taldea bitan banatu zen.
19 horietatik kostaldea inguratzea aukeratu zuten Bermeora iristeko.
Gainerakoek mendian gora joatea erabaki zuten eta Demiku auzotik igota Bermeora iritsi ziren eta han gainerako taldekideekin elkartu ziren.
Merezitako hamaiketakoaren ostean, itzulerako bideari ekin zioten, Santa Katalina baselizatik igarota, Mundakara iritsi eta bueltako trena hartzeko.
Bista paregabeek, tenperatura leunak eta giro onak, irteera arrastoa uzten duten horietakoa izatea eragin zuten.
Irudi hauek horren lekuko dira:
