SENDERISMO irteera GALDAKAORA (urriaren 9an)
Hogeita hamar lagun inguruk parte hartu dugu Elexalde auzotik Andra Marirainoko ibilbide korapilatsuan.
Errege Bidea hartuta, Bizkaiko Gerrikoaren hondarretaraino iritsi eta lubakietan zehar ibili ahal izan gara bunkerrak, metrailadoreen habiak eta babeslekuak ikusten.
Aldi berean, baso ikusgarriak dituen paisaia natural ederraz gozatu dugu.
Ibilbidea erraza izan ez bada ere eta behin baino gehiagotan “despistatu” bagaitu ere, laguntasun onari esker iritsi gara denok amaierara, ez bakarrik osasuntsu eta salbu, baizik eta pozik eta hurrengo irteera iristeko gogoz.

Puedes descargar los documentos que se muestran debajo pinchando en el nombre de cada uno de ellos.