Bidera buelta!
Oporraldia eten ondoren, irailaren 11n gure elkarteko mendi-ibiltari jendeak gorputza mugitu zuen, energiaz betez, naturaz eta elkarren konpainiaz gozatzeko.
Ibilbide leun batekin hasi zen: Andrakatik Lemoizera doan “lerro ingelesa”. Mendi-bide eta baso-pistatik, Abraren defentsarako egindako metrailadore-hobiak ikusi zituen.
6,34 km-ko ibilbideak laburra zirudienez, Armintzako portu ederreraino jarraitzea erabaki zuten, eta, bidean, Matxitxako eta Gaztelugatxe ikusi.

Puedes descargar los documentos que se muestran debajo pinchando en el nombre de cada uno de ellos.